Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, zuzenean

Igandean gainera, finalaren gaineko errepasoa egingo da ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Larunbatean 17:00etan hasita Miribillako Bilbao Arenan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok gidatuko du emanaldia eta Igor Menika iritzi-emaile lanetan arituko da.

Halaber, finala izango du protagonista aste honetako 'Hitzetik Hortzera' k. Egunean bizitako giroa ikusi, bertsoaldi onenekin gozatu eta oholtza gainean bertsotan aritu diren protagonisten hitzak entzuteko aukera izango dugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hiru finalaurreko jokatu ostean osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea: Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas eta Aitor Bizkarra Ruiz dira oholtzara igoko diren bertsolariak.

Temas

Euskera