Bingen Zupiria gonbidatu, 'Gure Kasa' saioan

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin mintzatuko dira Antton eta Julen Telleria

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua elkarrizketatuko dute astelehen honetan 'Gure Kasa' saioan. Hernaniarra jaiotzez, kazetaritza lanetan ibilbide luzea egin du Zupiriak: Euskal Telebistako eta Deia egunkariko zuzendari izan da, eta Jose Antonio Ardanza lehendakariaren prentsa eta komunikazio zuzendaria ere bai. Antton eta Julen Telleriak karguaren atzean dagoen pertsona ezagutuko nahiko dute.

Korrontzi taldeko kideak ere hartuko dituzte platoan, Txekiar Errepublikatik etorri berritan. Bestalde, Iban Garciak EuskarAbentura egitasmoaren nondik norakoak ekarriko dizkigu.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos