'ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa' erakusketa, EiTB Kultura Transit saioan

Kirmen Uriberekin eta Miguel Zugazarekin egongo dira Arte Ederren Museoan

Hilabeteotan Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketa berezia bisitatu du 'EiTB Kultura Transit' saioak, Miguel Zugaza Museoko zuzendariaren eta Kirmen Uribe idazlearen eskutik. Museokoek proposamen berezia egin zioten Uriberi: bildumako artelanak nahieran antolatu eta erakustea. Emaitza 'ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa' erakusketa da.Transgresiorako gogoz sortutako erakusketa dela dio Uribek, eta pozik dagoela artelanak ezohiko moduan aurkeztea lortu dutelako. Erakusketa oso harrera ona izaten ari da.

Asisko Urmeneta, zakura

Agosti Xaho ekintzaile zuberotarraren biografia-komikia da Asisko Urmenetak kaleratu duen azken lana. Izura herrira gonbidatu gaitu liburuaz eta beste sortzaileen lanez hitz egiteko.

Han aletu ditu bere kutunak; hala nola, Terry Gilliamen Brazil eta Oskar Alegriaren Emak bakia filmak, Back to Leizarraga saiakera eta Zonbat diru, hainbat miru komikia, eta Xiberoots reggae taldea zuberotarra. Horiek guztiak atera ditu 'EiTB Kultura'ko zakutik.

Ainara Azpiazuk, Axpik, 10 urte daramatza bere irudiak sortzen. Komiki, mural eta ilustrazioak egiten ditu, akuarela, akriliko eta digitalean. Zirriborroz jositako koadernoek, akuarelek, arkatzek eta kolore mantxez osatutako ordenagailu irudiek osatzen dute Azpiazuren iruditeria. Igeldoko bere estudioan ezagutu dute bere sorkuntza prozesua.

'EiTB Kultura' ostegun gauean dago ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera