Beizama 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Autoen beldurrik gabe, errepidearen erdian solasean./EITB
Autoen beldurrik gabe, errepidearen erdian solasean. / EITB

146 biztanle baino ez dituen Gipuzkoako herri hau ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik

Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan Gipuzkoaren bihotza ezagutuko dute Zuhaitzek eta Pagadik. 146 biztanle baino ez dituen herri honetako bizilagun jatorrak ezagutzeaz gain, Beizamak ezkutatzen duen historia ilun bat ere ikertuko dute.

Pagadik Pedro Otaegi Beizamako alkatea ezagutuko du lehenik. Haren bitartez jakingo du Beizama Gipuzkoako erdi-erdian kokatzen dela eta herriaren beharrak zeintzuk diren entzungo ditu alkatearen eta Txoko zinegotziaren bitartez. Mendi bideetan, Pagadik Zabale topatuko du bere baserrian eta harrituta geratuko da bisitari susmagarriak uxatzeko darabilen sistemarekin: Euskadi Irratia topera jartzea! Bestalde, Beizamako mugak ezagutu nahian, Nuarbera iritsiko da, Beizama eta Azpeitia artean banatuta dagoen auzora. Han nuarbetar peto-peto batekin elkartuko da, Txisturekin hain zuzen. Eta, azkenik, Sherlock Holmesen antzerako grinarekin, Beizaman orain 92 urte gertatu zen hilketa bat ikertuko du Agustin Linazasororen laguntzaz.

Zuhaitzek bestelako bideak hartuko ditu eta lehenik Iñigo Altunarekin hitz egingo du. Bilbo bezalako hiri handi batetik Beizama bezalako herri txiki batera bizitzera joan den bizilagun naturazalea da Iñigo. Pagadiren antzera, Zuhaitz ere mendi bideetan ibiliko da eta Maritxu eta Migel Biain neba-arreben baserrira iritsiko da. Maritxurekin okin berezia izango da une batez eta Migelekin astoen ile-apaintzaile. Azkenik, Maria Dolores Otaegiren bitartez, beizamarrak 'makilak' direla jakingo du.

'Herri Txiki, Infernu Handi' igande honetan izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos