Bastidako Torneoaren finalaurrekoa, zuzenean

Gainera, traineru estropadak eskainiko dira Hondarribitik zuzenean

Igande goizez, Hondarribian jokatuko diren traineru estropadekin bat egingo dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, 11:45ean. Emakumezkoen Euskotren Ligako Mapfre Bandera eta gizonezkoen Eusko Label Ligako Mapfre Sari Nagusia izango dira ikusgai. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara kazetariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Arratsaldean, Bastidako Torneoaren finalaurreko partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bengoetxea VI-Albisu eta Urrutikoetxea-Larunbe bikoteek jokatuko dute txapelketako partida, eta Victor-Untoria eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteen arteko partida eskainiko da aurretik. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, 17:00etatik aurrera.

Pilota emanaldiaren aurretik, Igeldoko Harria harri-jasotzaileen proba eskainiko du ETB1ek 16:00etatik aurrera, Juanan Legorburu eta Juan Jose Unanueren kontakizunarekin. Horrez gain, 19:00etan, Eusko Jaurlaritza-Basque Tour Saria zaldi lasterketaren laburpena eskainiko dute Imanol Arrutik eta Joanes Urrestarazuk.

Amaitzeko, zesta-punta, Gernikako Sariaren finala eskainiko baitute ETB4k eta eitb.eus-ek, 13:30etik aurrera. Egiguren-Irastorza eta Goikoetxea-Lekerika bikoteek jokatuko dute norgehiagoka, eta Iñigo Aiestaran eta Felix Espilla esatariek egingo dute kontakizuna.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos