'Bago!az'eko momenturik onenak, Aste Santuko programa berezian

Lehiakideek eta coachek momenturik onenak komentatuko dituzte, hainbat bizipen gogora ekarriz

Aste Santuko oporrak direla eta, merezitako atsedena hartuko dute 'Bago!az'eko lehiakide, coach eta Ollokiek. Hartara, Zuriñe Hidalgok orain arteko momenturik onenak bildu eta asteazken honetako programa berezian eskainiko ditu.

Zazpi programa izan dituzte orain arte eta guztietan izan da emozioa, momentu hunkigarriak eta maila oso parekatua. Oraindik lehiaketan jarraitzen duten partaideen emanaldirik onenak eskainiko ditu aste honetako 'Bago!az'ek, eta beraien ibilbidea bukatu dutenen momenturik politenak ere gogora ekarriko ditu.

Gainera, lehiakideek eta coachek, momentu hauek komentatuko dituzte, nola bizi izan zituzten gogoratzeko. Halaber, faboritoen errepasoa egingo da saioan.

Hasierako abestiak, emanaldiak, Ollokien akustikoak eta duelurik onenak, denak aldi berean ikusteko aukera izango dute 'Bago!az'eko jarraitzaileek aste honetan.

'Bago!az' asteazken honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera