Azpeitiko Errekortarien ikuskizuna, ETB1en ikusgai

Aurretik, Azpeitiko San Inazio jaien inguruko saioa aurkeztuko du Jaione Carpinterok

Asteazken honetan, uztailak 31, San Inazio egunean, ETB1en eta eitb.eus-en Azpeitiko jaien inguruko programa berezi bat eskainiko da 22:15ean. JaioneCarpintero kazetariak aurkeztuta, San Inazio jaietan izandako ekitaldi onenak ikusi ahal izango dira.

Batetik, Euskal Herri osotik etorritako erraldoi eta buruhandien konpartsek eskainitako ikuskizuna emango da, eta, bestetik, Luis Alberdi Beltza dantza eskolako haur eta gazteek egindako euskal dantzen erakustaldia.

Ondoren, 22:30ean, Azpeitian urtero egiten den errekortarien lehiaketa izango da ikusgai. Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak egingo dute beste behin ikuskizunaren kontaketa. Momentuko errekortaririk onenak bilduko dira Azpeitian, Zezen Beltz eta Toropasionek antolatutako lehiaketan.

Sei zezenen aurrean erakutsi beharko dute beraien trebetasuna errekortariek. Parte hartzaileak gutxinaka gutxinaka kanporatzen joango dira, eta finalera hiru onenak iritsiko dira.