Aurtengo 'EITB jaia' iragarri du hedabide publikoak

Aurtengo 'EITB jaia' iragarri du hedabide publikoak
DV

'Hiru3 Jaia', 'Go!azen 6.0' denboraldi berriaren aurrestreinaldia, 'Oholtzan Jaia' eta 'Imagin Gaztea Kontzertua', Belako, Izaro eta Rural Zombies-en kontzertuekin, urriaren 12an Barakaldoko BECen

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Aurtengo EiTB Jaia urriaren 12an egingo da, Barakaldoko BECen. EiTB taldeak urtero antolatzen duen ekimena da hau: 14 orduko festa, euskaraz. Aurten, gainera, izaera sozial berezia izango du, EiTB Maratoiarekin bat egingo baitu jaiak. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua haur minbizia ikertzera bideratuko da.

Urtero bezala, programazio eskaintza zabala izango du EiTB Jaiak, publiko guztientzat: Haur eta familiak, nerabeak, gazteak eta helduak.

Hiru3 Jaia

2. pabiloian, 11:00etatik 17:00etara. Sarrera librea eta doakoa. Hiru3 klubaren jaia da hau, eta haur eta familiei dago zuzenduta. Guztira, 10.000 metro karratu izango ditu, txikientzako eskaintza zabalarekin: tailerrak, ludoteka, puzgarriak, pista amerikarra, laser labirintoa, sormen eta atsedenerako guneak, fanzona (telebista marrazki bizidun ezagunenenekin) eta ikuskizunen gunea. Guztira, 20 espazio jarduera eta ikuskizunekin, etenik gabe.

Go!azen 6.0'

Denboraldi berriaren aurrestreinaldia: 4. pabiloian, 17:30ean, CUBEC! aretoan. Bertan egoteko, sarrera erosi beharko da eta sarrera horrekin ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoia.

'Go!azen 6.0'; telesailaren denboraldi berria udazkenean hasiko da ETB1en, aktore berriekin. Telebistako emanaldia baino lehen, baina, lehen atalaren aurrestreinaldia pantaila handian ikusteko aukera izango da, urriaren 12an, EiTB 2019 jaiaren barruan. 'Go!azen'en abentura berrien hasiera BECen ikusteko sarrera erosi beharko da, eta sarrera horrekin, gainera, ekarpena egingo zaio aurtengo EiTB Maratoiari, haur minbizia ardatz izango duen edizioan. Hala, aurrestreinaldiko sarrerek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne), eta horietatik 2 euro ikerkuntzara bideratuko dira. Sarrerak salgai daude EiTB Jaiaren webgunean.

Oholtzan Jaia

2. pabiloian, 20:30etik 22:00etara. Sarrera librea eta doakoa. 2019ko EiTB Jaian Oholtzan saioaren grabazio berezia egingo da (ETB1en ikusgai izan ohi da 'Oholtzan', larunbat gauero). BECeko emanaldi berezi honetan hainbat zuzeneko ikuskizun izango dira: Los Txikis, Bankako Menditarrak, hainbat dantza talde eta Puro Relajo. Gaua doinuz jantziko dute guztiek: Abesti tradizionalak, mariatxiak, bilbainadak, euskal dantzak? Larunbat gaueko ikusleek ondo dakiten bezala, abestea, dantzatzea eta ondo pasatzea da asmoa.

Imagin Gaztea Kontzertua

Rural Zombies + Izaro + Belako: 4. pabiloian (CUBEC! aretoan), 22:00etatik aurrera. Bertan egoteko, sarrera erosi beharko da. Imagin Gaztea Kontzertuarekin bukatuko da aurtengo EiTB Jaia BECen, eta hiru talde izango dira CUBEC aretoko taula gainean: Rural Zombies, Izaro eta Belako.

Gaztea irratiak antolatutako kontzertuak dira, imaginBank-en babesarekin. Lehen 1.000 sarreren prezioa 12 eurokoa izango da eta gainerako sarrerak 16 euroan jarriko dira salgai. Sarrerarekin, gainera, ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoiari, sarrera bakoitzeko 3 euro maratoiarentzat. Haur minbizia da aurtengo maratoiaren ardatza. Sarrerak salgai daude 'EiTB Jaia'ren webgunean.