Borrar

'Aulki-jokoa', artistiko eta ezustekoz beteta

Bertsolaritza, literatura, musika, argazkigintza... arte-diziplina horiek guztiak jorratuko ditu Edurne Azkaratek aste honetan

Lunes, 27 de noviembre 2017, 10:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bertsolaritza, literatura, musika, argazkigintza... arte-diziplina horiek guztiak izango ditu asteleheneko 'Aulki-jokoa'k. Artistiko eta ezustekoz beteta dator beraz asteleheneko saioa, 22:30ean, ETB1en.

Berri Txarrak taldeko bateria-jolea da Galder Izagirre, eta argazkilaria da baita ere. Lehenengo ofizioa ez, baina bigarrena behin baino gehiagotan gurutzatu zaio bertsolaritzarekin. Txapelketa Nagusiko argazkilaria izan da: hainbat euskarritarako argazkiak atera dizkie bertsolariei eta bertso-saioei askotan begiratu die argazki-kameraren atzeko zulotxotik. Txapelketa Nagusiaren ikuspuntu berezi hori erakutsiko dio Galder Izagirrek Edurne Azkarateri Donibane Lohizuneko saioan.

Zeresan handia ema ohi dute Txapelketa Nagusiko gaiek. Gustukoak izaten dira batzuetan eta kritika-iturri beste askotan. Gai-jartzaile taldearen ardura da saioetako gaiak prestatzea eta euren bilera batean sartu ditu kamerak 'Aulki-jokoa' saioak nola lan egiten duten ikusteko.

Miren Amurizarekin egingo dute aste honetan doinuen bide ezkutua. 'Zimur zimur egina da' doinua sortu zuen berak Chavela Vargasen 'Se me olvidó otra vez' kantan oinarrituta. Edurne Azkaratek Juantxo Zeberiorekin batera aztertuko du jatorrizko abestia eta bertso-doinua, pianoa lagun dutela. Eta Xabier Euzkitzerekin 1993ko Txapelketa Nagusira joango dira, eta zezenaren lekuan jarrita kantatu zituen bertsoak oroituko dituzte. Horrekin guztiaren batera, atzo Donibane Lohizunen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaurreko erabakigarriaren balorazioa egingo du Andoni

Igandean Donibane Lohizunen jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko azkenaurrena. Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira kantuan eta saioaren balorazioa egingo du astelehenean Andoni Egañak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios