Asteko 1.061.000 ikus-entzule ditu EiTB taldeareak

EiTBko irrati multzoak 283.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera, EGMren arabera

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 283.000 entzuleko audientzia du astegunetan EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (ekainaren 26an) eman ditu jakitera 2019ko bigarren neurketaren emaitzak.

Irratiak banaka hartuta, Radio Euskadik 129.000 entzule ditu, eta Radio Vitoriak 22.000 entzuleko kopurua erdietsi du astelehenetik ostiralera, neurtaldi honetan.

Euskarazko irratiei dagokienez, Gazteak 64.000 entzule eskuratu ditu astegunetan eta Euskadi Irratiak, berriz, 60.000 entzule. EiTB Musikarekin, azkenik, 8.000 lagunek bat egiten dute EGMk asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.

EiTB taldeak, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera, 1.061.000 ikusle eta entzule lortu ditu EGMren arabera. ETBrekin 779.000 ikus-entzulek egiten dute bat.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.