Borrar
'Ardi Beltzak' saioaren bigarren denboraldia estreinatu dute

'Ardi Beltzak' saioaren bigarren denboraldia estreinatu dute

Xabin Fernandez Zubeldiak gidatuta, gizartean lekuz kanpo sentitu diren pertsonen testigantzak izango dira, beste behin, ardatza

DV

Jueves, 20 de marzo 2025, 17:42

'Ardi Beltzak' saioaren bigarren denboraldia eskainiko du Primeran EITBren doako euskal streaming plataformak. Oraingoan ere, hainbat arrazoirengatik lekuz kanpo sentitu izan diren pertsonen testigantzak izango dituzte erdigunean, Xabin Fernandez Zubeldiak gidatuta. Izan ere, ardi beltza sentitu izan da Xabin bera ere hainbatetan.

Saioaren arduradunek aurreratu dutenaren arabera, aurrekoan bezala, entzuleek lehen pertsonan ezagutuko dituzte sei protagonistak; baina, zatika. Hala, hiruko bi taldetan banatu dituzte atalak eta, beraz, bi elkarketa izango ditu denboraldiak (birritan elkartuko dute artaldea).

Oraingoan, 'Ezinbestean gara Ardi Beltzak' premisapean, ezaugarri fisiko baten ondorioz lekuz kanpo sentitu izan diren hiru lagunen atalak eskainiko dira martxoaren 14tik aurrera. Lara Zapirainek akondroplasiari buruz hitz egingo du; Martin Perezek gurpil aulkian ibili behar du arantza bifidoaren ondorioz; eta Palmira Dualek, berriz, ijitoek bizi duten bazterketari buruz hitz egingo du. Martxoaren 21ean artaldea bilduko da aterpean. Hiru protagonistak Xabinekin eseriko dira artile beltzez egindako besaulkietan eta euren sentipenak elkarbanatuko dituzte.

Astebete beranduago, hilaren 28tik aurrera, azken hiru testigantzak ikusteko aukera izango da. Kasu honetan, isilean eta bakardadean igaro behar izan dituzte ezberdin sentiarazi dituzten ezaugarri edo arazo horiek: Ardi Beltzak gara, nahiz eta zuk ez jakin. Muturreko Nortasunaren Nahasmenduari buruz hitz egingo du Mattin Garikanok; Blanka Bertiz, bestalde, bere bizitzan zehar sexualitateagatik pairatu duenari buruz arituko da; eta Unai Garmak jokoarekiko mendekotasuna jorratuko du. Azken hauen elkarketa ikustek, apirilaren 4ra arte itxaron beharko dugu. Orduan, belardi nafar baten bueltan ikusiko ditugu artaldearen aulki iletsuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ardi Beltzak' saioaren bigarren denboraldia estreinatu dute