Arabako Delika herrian hasiko du 'Historias a Bocados' saioak denboraldi berria

Amurrioko udalerriaren barruan kokatutako herri txiki honetako kontuak ezagutuko ditu Hung Fai sukaldariak

'Historias a Bocados' saioak denboraldi berria jarriko du abian larunbat honetan Araban, Amurrioko udalerrian kokatutako Delika herrian. 150 biztanle inguruko ditu eta horietako hiru ezagutuko ditu Hung Fai sukaldariak.

Txema Perez de Arriba izango da lehenengoa. Ekialde Urrunean jatorria duen Shiitake izeneko perretxikoak ekoizten ditu eta mundu osoan banatu.

Jesus Ugartek 84 urte ditu eta baratzeko lanetan aritzen da egunero. Berarekin eta Margari emaztearekin kontu kontari arituko da Hung Fai entsalada bat prestatzen duten bitartean.

Jose Luis Bilbao izango da hirugarren protagonista. Jaiotzez gatikarra da, baina maitasunak eraman zuen Delikara. Haren istorio eta bitxikeriak ezagutuko ditu 'Historias a Bocados' saioko lan-taldeak, 20:00etatik aurrera, ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos