Arabako bilakaera historikoa aztertzeko dokumentala, ETB1en ikusgai

'Araba, barneko argia' saioak Arabako historia, kultura eta paraje naturaletan barrena bidaia proposatuko du historiaurretik XXI. menderainoko bidaia eginez

ETB1ek 'Araba, barneko argia' dokumentala eskainiko du ostiral honetan, abuztuak 11, Arabako historia, ondare kulturala eta paraje naturaletan barrena bidaia ikusgarria egiteko.

Historiaurreko zibilizazioen aztarnak abiapuntu izango dira bidaia honetan. Ondoren, Erdi Aroan murgilduko dira, Arabaren garapenerako aro garrantzitsuenean, hain zuzen ere. Garaiko oparotasunaren adibide dira herri eta hirietako alde zaharrak, katedrala, kolore aniztasun handiko arku eta atariak eta garaiko upeltegiak. Ezin ahaztu gainera, Lazarragaren Eskuizkribua, euskaraz idatzitako lehen testua.

Halaber, Arabako historian toki garrantzitsua izan zuten pertsonaiak gogoratuko ditu saioak, horien artean, Pedro López de Ayala, Gonzalo Yañez de Mendoza eta Cristobal de Oñate.

Asko aldatu da Araba orduz geroztik. Aro modernoak iraultza ekarri zuen alor ezberdinetara (industria, ardoa, azpiegiturak) eta jendearengan eta lurraldeko kulturan influentzia handia izan zuen. Gainera, arabarrek asko borrokatu zuten eta Gasteizko guduak Independentziaren Gerratearen garaian ospe handia izan zuen.

Dokumentalak proposatuko digun bidaiaren helmuga XXI. mendea izango da. Transformazio ikaragarriaren aurrean gaude eta Arabak eta bere hiriburuak, Gasteizek, azken bi mendeetan inoiz baino aldaketa azkarragoak eta sakonagoak bizi izan dituzte.

'Araba, barneko argia' Arabako Foru Aldundiaren dokumentala da, Antonio Cristobalek zuzenduta. ETB1k ostiral honetan eskainiko du 21:00etatik aurrera.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos