Anne Etchegoyen, orain dela egun batzuk Donostian. lusa

Anne Etchegoyen abeslaria 'Biba Zuek!' saioan

Saioaren lehen orduan, herrian bizi nahi eta ezin dutenenekin arituko da

Jueves, 4 de marzo 2021, 11:49

Ostegun honetako 'Biba Zuek!' saioan (18:00etatik aurrera ETB1en) herrian bizi nahi eta ezin dutenak hartuko ditu protagonista. Gonbidatuek asko maite dute euren herria, baina zail egiten zaie bertan bizitzea. Arrazoiak osteguneko saioan azalduko dituzte.

Publicidad

Bigarren orduko protagonista Anne Etchegoyen kantautore eta abeslaria izango da. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz abesten du Donapaleuko kantariak. Hainbat diska atera ditu: lau bakarka eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Ostegunean, platoan zuzenean abestuko du.

Bestalde, aste honetako 'EiTB Kultura' saioa Andrabideko harrobira gerturatuko da Dimegaz Kultur Elkarteko kideekin biltzeko. Proiektu bisual eta perfomatiboak eskalada eta dantza uztartu ditu Harria Herria ikuskizunean. Ondoren, Bi hormetara espazioa ere ezagutu dute. Getxon dago eta erakusketak eta tailerrak antolatzen dituzte.  Bestalde, Sua taldeko abeslari Ane Barrenetxeak bere kultur proposamenen berri emango du.  Eta bukatzeko, Ander Unzaga musikariaren estudioan ere izango dira, izenik gabeko bere lehen diskoaz hizketan. Saioa 00:45etik aurrera izango da ikusgai ETB1en, eta 01:00etatik aurrera, ETB2n.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad