Andre Maria Zuriaren pilota txapelketa finala eta Zeledonen igoera, zuzenean

Bengoetxea VI- Imaz eta Ezkurdia- Martija bikoteek jokatuko dute finala

Ostiral honetan, Andre Maria Zuriaren pilota txapelketa finala jokatuko dute Bengoetxea VI- Imaz eta Ezkurdia- Martija bikoteek, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean bat egingo dute Gasteizko Ogueta pilotalekuarekin, 22:15etatik aurrera.

Ostiraleko pilota jaialdian gainera, Arretxe II- Erasun/ Elordi- Ruiz eta Laso-Larunbe / Zabala- Ladis Galarza norgehiagokak ere izango dira ikusgai. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.

Zeledonen igoera, Gasteizko jaiei agur esango dien ekitaldia, zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek ostiral honetan. Emanaldia 00:40ean hasiko da eta Ilaski Serranok gidatuko du Andre Maria Zuriaren plazatik zuzenean. Zeledonen igoeraren kontakizuna Unai Ugarte Radio Euskadiko esatariarekin batera egingo du Ilaskik.

Horrez gain, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Gorka Ortiz de Urbina Zeledon izango dituzte saioan gonbidatu, eta haiekin batera, Gasteizko jaiek eman duten unerik onenen errepasoa egingo du Ilaski Serranok.