Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Festari ekiteko prest Gasteizen. J. TXABARRI
Andre Maria Zuriaren jaien jarraipen berezia EiTBn

Andre Maria Zuriaren jaien jarraipen berezia EiTBn

Zeledonen jaitsiera, festen abiapuntua, ETB2n emango da larunbat honetan

Sábado, 4 de agosto 2018, 08:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek tarte zabala izango dute EiTBn. Larunbat honetan hasi eta ostegunera bitartean, abuztuak 9, Arabako hiriburuan bizi den festa giroaren jarraipena egingo dute Euskal Telebistak, Radio Vitoriak, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta eitb.eus-ek.

Euskal Telebistan, Zeledonen jaitsiera izango da festen abiapuntua eta horrekin batera, 'Gasteizko Jaiak 2018' saio bereziek, Andre Mari Zuria pilota torneoko partidek, Ikurrinaren omenaldiak, Txistulari Kontzertu Nagusiak eta Zeledonen Igoerak osatuko dute jaien inguruko eskaintza berezia. Saio eta emanaldi berezi guztiak, zuzenean, eitb.eus-en ere izango dira ikusgai eta Gasteizko jaien inguruko informazio eta datu guztiak bilduko ditu webguneak.

Irratiei dagokienez, Zeledonen jaitsieraren zuzeneko emanaldia eta aste osoan zehar luzatuko den programazio berezia izango du Radio Vitoriak, goiz eta arratsaldez, jai-giroaren eta eguneroko ekitaldien berri emango duten programa bereziekin. Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere gertutik jarraituko dituzte Gasteizko jaiak.

Ohi denez, Zeledon San Miguel kanpandorretik jaitsi eta Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatzen duenean hasiko dira Gasteizko jaiak. ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute ekitaldia larunbatean, 17:30etik aurrera, Pilar Ruiz de Larrea eta Unai Ugarte kazetarien kontakizunarekin. Iñaki Elorzak eta Maite Eskarmendik kaleko giroaren berri emango dute, bertaratutako herritarrekin eta gonbidatu bereziekin hitz eginez. Ondoren, Arabako paraje, historia eta ondare kulturalean barrena murgilduko gaituen 'Alava, una luz interior' dokumentala eskainiko du ETB2k.

Larunbat eta igandean gainera, Ilaski Serranok aurkeztuko dituen 'Gasteizko Jaiak 2018' saio bereziak izango dira ikusgai ETB1en, 21:00etan. Larunbatean, Zeledonen jaitsieraren eta jaien lehen eguneko giroaren berri emango du saioak eta Gorka Ortiz de Urbina Zeledon izango dute gonbidatu nagusi.

Halaber, igandeko saio bereziak Ama Zuria eguneko jai giroaren berri emango du. Besteak beste, lore eskaintza, Gasteizko Zortzikoa eta egunak utziko dituen irudirik onenak eskainiko ditu. Ondoren, Ikurrinari Omenaldia saioa eskainiko du ETB1ek, urtero udaletxeko plaza berrian egiten den Ikurrinaren omenaldiaren ikuskizunaren emanaldia, hain zuzen ere. Algara dantza taldearen eskutik, hainbat euskal dantza ikusiko dira, txistu, txirula, trikiti eta gaiten doinuekin. Guztira, 150 dantzaritik gora bilduko da plaza berrian, eta denen artean, ikurrina omenduko dute.

Ostegunean, abuztuaren 9an, Gasteizko Txistulari Kontzertua izango da ikusgai, Euskal Herriko Txistulariak, Udal Folklore Akademia eta Indarra Dantza Taldearen eskutik. Musika eta dantza emanaldia igandean grabatuko da Aihotz plazan, eta ostegunean izango da ETB1en ikusgai, 23:30etik aurrera. Txistulari Kontzertuaren ondoren, jaiei amaiera emango dien Zeledonen Igoera eskainiko du ETB1ek, 00:30etik aurrera, Ilaski Serranoren kontakizunarekin.

Horrez gain, Andre Mari Zuria Pilota torneoaren emanaldiak eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek Gasteizko Ogueta pilotalekutik. Ezkudia- Rezusta/ Artola- Larunbe bikoteen arteko finalerdia izango da ikusgai astelehen gauean, eta Altuna III- Zabaleta/ Olaizola II- Albisu bikoteen artekoa, asteartean. Ostegun arratsaldean jokatuko dute bikote irabazleek torneoko finala. Igandean, gainera, Buruz Buruko finalaren errebantxa jokatuko da, Altuna III eta Olaizola II.ren artean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios