'Amua' antzezlanaz ariko dira 'EITB Kultura' saioan
Horrez gain, Zarauzko Photomuseumean izango dira, Jakoba Errekondok bere kultur promosamenak azalduko ditu eta Mikel Ruiz artistaren lana ezagutuko du saioak
Jueves, 11 de febrero 2021, 10:21
'Amua' antzezlaneko entseguetako batean izango da 'EITB Kultura' Larzabalen, Manex Fuchs, Ximun Fuchs eta Maite Larburu laneko protagonistekin.
Publicidad
Horrez gain, Zarauzko Photomuseum argazkilaritza eta zinemari eskainitako museoan ere izango da programa. Ondoren, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak bere kultur proposamenen berri emango du.
Nukatzeko, Mikel Ruiz Pejenaute artistaren lana ezagutuko du saioak, grabatuak, pintura eta eskultura lantzen baititu. Saioa 23:30etik aurrera izaten da ikusgai ETB1en, eta 01:00etatik aurrera, ETB2n.
Inauteriak 'Biza zuek!'-en
Bestalde, Ostegun gizena izanik, eta kalean ezin denez ospatu, 'Biba Zuek!' saioak platora ekarriko ditu Tolosako eta Aguraingo inauteriak. Saioan protagonista izango diren gonbidatuek aurten inauteriak nola biziko dituzten azalduko dute.
Ondoren, Vidal Salcedo medikua digestio txarren inguruan arituko da hizketan, eta hainbat galdera eta zalantza argitzen saiatuko da, adibidez: Zeintzuk dira sintomak? Zergatik gertatzen dira digestio txarrak?
Bigarren orduan, inauteriak ospatzen jarraitzeko, Tolosako Incansables txarangako kideak izango dira protagonista. Marta Elvirak «erradiografia» egingo die eta Jon Garatek artxiboa arakatuko du beraien ezkutuko irudiak erakusteko. Saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en.
Publicidad
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión