Algara zientifiko-teknologikoak, 'Teknopolis'en

Euskal Herriko Unibertsitateak Zientziaren Astearen harira antolatutako erakustetan ere izan da saioa

Aste honetako 'Teknopolis' saioak umorearen eta zientziaren arteko lotura aztertuko du. Egun hauetan zientziaz zipriztindu dira ekitaldi asko Zientzia Astearen aterkipean. Nabarmentzekoa da Bergaran ospatutako 'Wolfram Deuna: umorezko bakarrizketa zientifikoen jaialdia'. Aurten ere gaiak askotarikoak izan dira, adibidez, untxien aurpegi ezkutua, substantzia erradiaktiboak jostailuetan ere modan egon zireneko kontuak, drogak atsegin dituzten animaliak... Ekitaldiaren kronika eta giro ona jasoko ditu aste honetako ?'eknopolis'ek.

Zientziaren Asteak, ordea, umoreaz eta algaraz gain, kontu gehiago ere eman ditu. Euskal Herriko Unibertsitateak itsasoa gai hartuta erakusketa bat izan du ikusgai, eta han 'Ortze' itsasontziaren eraberritzearen berri eduki nahi izan du saioak. Ohiko errekuntza-motorrean oinarritutako sistema aldatzeko prozesuan buru-belarri ari dira Pasaian, eta emaitza itsasontzi isilago bat izango da, eta gutxiago kutsatuko duena, besteak beste.

'Teknopolis' saioa euskaraz larunbatean izango da ikusgai, arratsaldeko 13:30ean ETB1en. Igandean gazteleraz ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 13:25ean, ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos