Alex Sardui, Andoni Ollokiegi eta Xabier Saldiasek elkarrekin kantatuko dute 'Bago!az'en

Twin Melodyko Aitana Etxeberria izango da ostiraleko coach gonbidatua

Ostiral honetan, 'Bago!az'eko hamaikagarren programak puntako emanaldiak ekarriko ditu. Aste honetan, aurtengoan lehengo aldiz, hirukote bat izango dugu, eta ez nolanahikoa: Alex Sardui, Andoni Ollokiegi eta Xabier Saldias Hiru Tenoreak izango dira. Saldiasek aurreratu duenez: «gazte hauei benetan abesten irakasteko ordua da!». Umorez betetako emanaldia izango da, dudarik gabe.

Lehiaketan ez da Jokin Doral lehiakidea gelditzerik izango, Anjel Alkainekin Queenen 'Don't stop me now' abestuko baitu. Maria Amolategi eta Iker Gutierrez berriro ere elkarrekin, Robbie Williamsen 'Angels' abesteko. Ylenia eta Andreak ere bikotea errepikatuko dute 'Titanium' kantatzeko Siaren azalean. Danaek, aurreko saioa irabazi eta Iker Villarekin abestea aukeratu zuen. Biei, Nogen talde donostiarraren 'Oxigenoa' abestia egokitu zaie, epaimahaiaren harridurarako.

Azkenik, Twin Melodyko Aitana Etxeberria izango da saioan coach gonbidatu gisa, Eider Etxeandiarekin Avril Lavignen 'Complicated' interpretatzeko.

'Bago!az' ostiral honetan izango da ikusgai 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.