Borrar

Alex Basakabin agertuko da ostiral honetako 'Go!azen'en

Dantzako irakasle gisa aurkeztu du bere burua Zuzenen aurrean eta kobratu gabe lan egiteko prest azaldu da

Viernes, 11 de enero 2019, 10:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alex Basakabin agertuko da ostiral honetan 'Go!azen 5.0' telesailaren zortzigarren atalean. Dantza irakasle gisa kontratatu du Zuzenek eta honek eragina izango du Julenen eta Naiaren artean.

A ze ezustekoa hartuko duen Naiak Alex Basakabin ikustean! Ez dakit zer egiten duen bera dagoen udalekuan. Julenek, ordea, susmatuko du Naia bereganatzeko asmoekin etorri dela eta ez dio batere graziarik egingo. Naiarekin bikote gisa egotea lortu duenean, arerioa bertan agertu zaio. Orain arte, nahikoa lasai zegoen Naiaren zalantzen aurrean, Alex Londonen zegoelako, baina orain...

Arrazoi du Julenek, gainera. Izan ere, Alex Naia bereganatzeko ahalegin guztiak egiteko prest dago. Horretara joan da Basakabira; berak aurkeztu zion bere burua Zuzeni dantza irakasle gisa eta dirurik kobratu gabe lan egiteko prest azaldu zen gainera. Argi dago borrokara datorrela.

Bestetik, Amaiak eta Paulek lehen bait lehen esan nahi diete Zuriri eta Eliri ezkontzeko asmoa dutela. Neskek badakite zer datorren eta kosta ahala kosta saiatuko dira hori ekiditen. Aitzakia ugari jarriko dituzte euren gurasoekin elkartzea eta albistea jasotzea sahiesteko. Baina ez da erraza izango. Zer egitera iritsiko dira?

Eta azkenik, iritsi da Basakabiko Olinpiadetako azken proba, bi taldeetako bat (Basakatuak edo Basahuntzak) garaile egingo duena. Jontxuk saiakera handia egin du pilotan jokatzen ikasteko. Anderrek asko lagundu dio eta Eli izango du bikote. Entrenamentuek fruiturik emango ote dute? Izango al dira Jontxu eta Eli gai Gariren eta Aneren aurrean neurria emateko?

Ostiralero 'Go!azen' telesailaren atal berri bat ematen da, 21:00etan, ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios