Borrar

'Alardea' telesailari eskainitako atal berezia, 'Eztabaidan' saioan

Platoan, Sara Cozar, Iñigo Aranburu eta Amancay Gaztañaga aktoreak izango dira gonbidatu

Miércoles, 23 de septiembre 2020, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteazken gauean, irailaren 23an, 'Eztabaidan' saioak atal berezi bat eskainiko du udazken honetan estreinatuko den 'Alardea' telesail berriaren inguruan. Telesailaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu Klaudio Landaren eskutik, ETB1en eta streaming bidez.

Saioak bi zati izango ditu. Telesailean agertzen den errealitatea ulertzeko, lehengo zatian, solasaldian arituko dira Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kapitaina; Jone Karres soziologoa eta Maitane Segurola komunikatzailea. Halaber, Alardearen testuinguruan sakontzeko asmoz, Hondarribiko Alardeak azken 27 urte hauetan izan duen garapena aztertzea izango dute hizpide. Horretarako, azken ia hiru hamarkada hauetan Alardeak izan duen bilakaera, eragina, herri 'haustura', herritarren bateko eta besteko jarrerak, errekontziliazio ahaleginak eta egungo egoera aztertuko dira.

Bigarren zatian berriz, "Alardea" gertutik ezagutu duten aurpegi ezagunak eta

herritarrak izango dira protagonista. Izan ere, telesaileko aktoreak elkarrizketatuko ditu

programak. Aktoreei "Alardea"ren inguruko iritzia galdetzeaz gain, telesailari buruzko

galderak egingo dizkiete, grabaketa nola bizi izan duten edota beraien pertsonaia

egitekorakoan izan dituzten kezka edo zailtasunak zeintzuk izan diren. Ondoren,

telesaila ikusteko gomendio batzuk ere emango dituzte.

Platoan, Sara Cozar, Iñigo Aranburu eta Amancay Gaztañaga izango dira. Gainerako

aktoreak, Victoria Eugenian egongo dira "Alardea"ren aurrestreinaldian. Bertatik

beraiekin hitz egiteko aukera izango du saioak.

"Alardea" telesail berriaren inguruan arituko da "Eztabaidan" saioa, asteazken

gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios