Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Aireratzeko prest, aste honetako 'Teknopolis'en

Saioak Loiuko aireportua bisitatuko du eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentro berria ezagutuko du

Sábado, 3 de marzo 2018, 10:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Airez bidaiatzeko hegazkin bat baino zerbait gehiago behar da eta aireportuetan azpiegitura zabala behar dute. Aste honetako 'Teknopolis'ek Loiuko aireportua bisitatu du, baina ez die hegazkinei erreparatuko, haiei zerbitzu ematen dieten lurreko ibilgailuei baizik: karramarroak, eskailerak, desizozte-makinak, besteak beste. Ez dute hegan egiten, baina oso bereziak dira eta ez dira beste inon topatzen.

Eta hegazkinen ekoizpenari ere erreparatuko die saioak. Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta aeronautika sektoreko hainbat enpresek bat egin dute zentro berri batean. Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (CFAA) hegazkinen piezak fabrikatzeko ekoizpen-prozesu berriak puntuan jartzen dituzte. Ikerketa da, baina fabrikara salto egin aurreko pausoa. Leku ezin hobea fabrikazio aeronautikoan dauden aurrerapenak ezagutzeko.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios