873.000 ikus-entzulek bat egin zuten ETBko hauteskunde saio bereziekin

eitb.eus webguneak ia 300.000 erabiltzaile bakar lortu zituen eta 102.000 erabiltzailek baino gehiagok telebista konektatuen bitartez bat egin zuten ETBko saioekin

ETBko hauteskunde saio bereziek audientzia arrakasta handia izan zuten igande gauean, eta 19:30etik 01:00etara, 873.000 ikus-entzulek bat egin zuten Euskal Telebistako saio bereziekin.

ETB2n Africa Baeta, Xabier Garcia Ramsden eta Juan Carlos Etxeberria kazetariak eman zuten hauteskunde gauaren berri eta saio bereziak %15,4ko audientzia zatia lortu zuen. Halaber, 815.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak aurkeztu zuten ETB1eko saio berezia, Euskadin eta eragin eremuan 191.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatuz. ETB1eko saioak %4,9ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean.

eitb.eus webguneak ere audientzia datu bikainak lortu zituen: ia 300.000 erabiltzaile bakar, 286.879 hain zuzen ere. Horien artean, lau erabiltzaileetatik hiru gailu mugikorren bidez (smartphone eta tabletak) konektatu ziren eitb.eus-ekin.

Halaber, sare sozialetatik lortutako erabiltzaile kopurua % 20koa izan zen. Horrez gain, sarean konektatuta dauden HBBTV telebisten bitartez ere, audientzia nabarmena lortu zuten ETBko saioek. Guztira, 102.218 erabiltzaile izan zituzten telebista konektatuetan.

Temas

Euskera