300.000tik gora ikustaldi izan dituzte Goraneren transexualitateari buruzko azalpenek
Martin bere lagunaren errealitatea kontatzen du Aitziber Garmendiak interpretatzen duen pertsonaiak 'Barre librea' saioko bakarrizketan
Asteazkena, 10 otsaila 2021, 12:19
300.000 ikustalditik gora izatea ez da txantxetako kontua, eta horixe lortu du ETB1eko 'Barre librea' saioan Aitziber Garmediak Goraneren azalean transexualitatearen inguruan egindako bakarrizketak lortu duena. Azken egunotan sare sozialetan arrakasta handia izan duen saioan, transexualitatea azaltzeko Martin bere lagunaren errealitatea kontatzen du Goranek.
Programaren sare sozialen kontuetan publikatu diren bideoei erreparatuz, Instagramen adibidez, bi bideo igo ziren, horietako bat azpidatziekin gazteleraz. Azpidatzirik gabeko bideoak guztira 137.545 ikustaldi ditu momentuz, eta azpidatziak dituen bideoak, berriz, 158.980 ikustaldi guztira.
Twitterren, berriz, azpidatzirik gabeko bideoak 38.400 ikustaldi ditu, eta txioa guztira 133.656 aldiz ikusi da, 10.666 interaktuazio lortuz. Gaztelerazko azpidatziekin igotako bideoak ordea, 19.400 ikustaldi ditu, eta txio hori guztira 65.789 aldiz ikusi da. Interaktuazioak, berriz, 6.378 izan dira azken honetan.
Facebook-en 'Barre Librea' saioaren profil ofizialetik igotako bideoaren publikazioa 46.288 pertsonengana iritsi da, 644 aldiz partekatuz Facebook-eko kontu ezberdinetatik. Gainera, bideoak 21.600 erreprodukzio izan ditu.
TikTok sare sozialean, bestalde, bideoak 13.300 ikustaldi izan ditu, 2.112 «atsegin dut» eta 56 iruzkin. Gainera, 62 aldiz ere partekatu da. Halaber, eitb.eus atarian gehien ikusi diren bideoen artean dago Goraneren bakarrizketa.