Italiako Giroa, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

Italiako itzuliaren aurkezpen ekitaldia, ostegunean./
Italiako itzuliaren aurkezpen ekitaldia, ostegunean.

Lasterketak 100 urte beteko ditu aurten. Zuzeneko emanaldiak 13:05ean hasiko dira

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte Italiako Giroko etapa guztiak, Italiako lasterketako 100. urteurrenean.

Lasterketa maiatzaren 5ean abiatuko da L'Alguerretik (Sardinia), eta Milanen amaituko da, maiatzaren 28an.

Egunero, ETB1ek eta eitb.eus-ek 13:05etik aurrera egingo dute bat lasterketarekin, gertatzen den guztia zuzen-zuzenean kontatzeko.