'Gutariko azkena¡ dokumentalaren estreinaldia, Zinez saioan

'Gutariko azkena¡ dokumentalaren estreinaldia, Zinez saioan

Kirmen Uriberen sorkuntza-prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremana azalduko ditu saioak

EL DIARIO VASCO

Astelehen honetan, Kirmen Uriberen sorkuntza-prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremana hizpide hartzen duen Gutariko azkena dokumentala estreinatuko du 'Zinez' saioak telebistan. Euskaran barrena egindako bidaia poetiko eta bisuala da, eta hizkuntza gutxituak abiapuntutzat hartuta, artista belaunaldi berrien lan egiteko eta munduarekin erlazionatzeko moduaren berri emango du.

Josu Venero zinemagileak zuzendutako pelikula da, Krimen Uribe idazleak eta Venerok berak landutako gidoiarekin. Euskal Herrian, Estatu Batuetan, Japonian, Txinan eta Belgikan grabatu dute eta nazioarteko hainbat artistaren partaidetza izan dute, besteak beste, Elizabeth Macklin idazlearena, Salyy Perret Salisbury Unibertsitateko literatura irakaslearena, Su Tong idazlearena, Carmen Mussche Robert Musscheren alabarena, Wim Mertens musikariarena, Keijiro Suga idazlearena, Nami Kaneko itzultzailearena, eta Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin musikariena.

Gutariko azkena astelehen honetan emitituko da, ETB1eko 'Zinez' tartean 22:15etik aurrera.