Sexu-kontuak, 'Euskalduna Naiz, eta Zu? saioan

Euskaldunak sexuan nolakoak garen galdetuko dute asteazken honetan

EL DIARIO VASCO

Sexu-kontuak izango dituzte hizpide asteazkenean 'Euskalduna Naiz, eta Zu' saioan, 22:15ean hasita.  Besteak beste, honako hauek euren iritzi eta aitorpenak egingo dituzte: Julen eta Antton Telleriak, Sara Cozarrek, Alex Sarduik, Xabier Saldiasek, Asier Hormazak, Onintza Enbeitak eta Miren Gaztañagak.

Horrez gain, Euskal Herriko etxe askotan errepikatzen diren eszena barregarriei esketx bidez aterako diete punta Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen eskutik. Eta Nerea Arriola youtuberraren mihi zorrotzak eta Unai Gaztelumendiren marrazki bikainek ezin hobeto gure buruari barre egiteko motibo asko emango dizkigute.