Secciones
Servicios
Destacamos
El Diario Vasco
Sábado, 22 de octubre 2016, 10:23
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
'Go!azen' telesaila herriz herri dabil urrian, lehen atala han eta hemen estreinatzen. Dagoeneko Euskal Herriko hiri eta herri askotan ikusi dute (Gasteizko FesTVal jaialdian, Bilbon eta Donostian, besteak beste), eta aktoreak bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte horiek ikustera joan diren jarraitzaileek.
Atzo, ostirala, Iruñeko Baluarte jauregian izan ziren. Aktoreen emanaldi bat eta lehen atalaren proiekzioa egin zuten Laboral Kutxak babestutako ekitaldian.
Horrez gainera, arratsaldean, Zornotzako zinema-aretoan ere ikusi ahal izango zen lehen atala, laruinbat honetan Beasainen eta igandean Amurrion. Hurrengo hitzorduak Zalla eta Zumarraga (urriak 28) eta Getxo (urriak 31) izango dira.
Azkenik, azaroaren 12an, Gabiriako Kultur Aretoan egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia, aktoreak eta lantaldea bertan direla.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.