'Nor bere saltsan', tortilla artean

Taldea osatzen duten lau kideak./
Taldea osatzen duten lau kideak.

Saltsero bakoitzak tortilla bat aurkeztu zuen amaitu berri den Bilboko Aste Nagusian

EL DIARIO VASCO

Asteazken honetan, 'Nor bere saltsan' saioko furgonetak Bilboko Aste Nagusiko bidea hartuko du eta Bizkaiko hiriburuko jaietan egunero egoten diren lehiaketa gastronomikoak bisitatuko ditu.

Areatzako jai gunean jende ugari biltzen da goizero bazkaria prestatzeko. Bilboko jaietan marmitakoz, bakailaoz eta zezen buztanez betetako lapikoak bor-bor ikusten dira; baina gure ?saltseroek? patata tortilla txapelketan parte hartzea erabakiko dute, Aste Nagusiko lehiaketarik jendetsuenean, hain zuzen ere.

Gainera, bakoitzak bere tortilla aurkeztuko du irabazteko aukera handiagoa izateko. Beraz, taldeko lau tortilla jokoan direla, saltseroen arteko lehiakortasuna handia izango da; denek erakutsi nahi izango baitute sukaldean duten trebetasuna.

'Nor bere saltsan' asteazken honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB1en.