Hernanira joan da 'Burubero'ren zakua

Iritsi eta zakua eraman, hori egin du Peru Dominguezek./
Iritsi eta zakua eraman, hori egin du Peru Dominguezek.

Peru Dominguezek lortu du lehiaketak inoiz eman duen saririk potoloena, 27.000 eurokoa, parte hartu duen lehen programan

DVdonostia

Hernanira joan da 'Burubero'ko 27.000 euroko zakua!

'Burubero' saioak bere historiako zakurik potoloena banatu du ostegun honetan. 27.000 euro irabazi ditu Peru Dominguez lehiakideak. Bere lehen saioan azken probara iritsi eta zakua eraman du.

Peruk 21 urte ditu eta hernaniarra da. Enpresaritza ikasten ari da Donostian. Kirola egitea, mendira joatea eta lagunekin egotea gustatzen zaio. Saskibaloi talde batean jokatzen du Hernanin bertan. Zakua irabazita, neska-lagunarekin Korsikara bidaiatxo bat egingo lukeela aipatu du. Aukera ezin hobea du orain!

Gainera, nahiz eta zakua irabazi, Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan parte hartzen jarraituko du eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.

27.000 euroko zakua, orain arte, 'Burubero'n banatutako zakurik potoloena da; baina aurretik beste hiru zaku ere banatu dira. Lehenengoa 6.700 eurokoa izan zen, eta Urtzi Leonetek irabazi zuen; bigarren zakua, 2.300 eurokoa, Orioko Iker Gurrutxagarentzat izan zen; eta hirugarren sari potoloa, 25.500 eurokoa, Irungo Iñaki Goikoetxeak irabazi zuen, abenduan.

Zakuez gain, beste hainbat sari ere banatu dira; dagoeneko, 90.000 euro eman dira.

 

Fotos

Vídeos