'Gu ta Gutarrak', koadrila jatorrenaren bila

'Gu ta Gutarrak', koadrila jatorrenaren bila

Julen Telleriaren eskutik, 'Gu ta Gutarrak' saioak Euskal Herriko koadrila jatorrena sortzea izango du helburu nagusi

Datorren astelehenean, Euskal Telebistak 'Gu ta Gutarrak' barne produkzioko erronka berria estreinatuko du. Julen Telleriaren eskutik, 'Gu ta Gutarrak' saioak Euskal Herriko koadrila jatorrena sortzea izango du helburu nagusi. Astelehenetik ostegunera bitartean izango da ikusgai, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Euskal Herriko koadrilarik jatorrena sortzeko sei neska eta sei mutil aterpetxe batera bidaliko dituzte elkarrekin bizitzera hainbat asteburutan. Astelehenetik ostegunera bitartean, berriz, hamabi gutarrak platoan izango dira elkarbizitzaren inguruan gertatuko guztiaren berri ematen. Euren une dibertigarrien eta baita sortutako hika-miken lekuko ere izango da saioa, eta jakina, neska eta mutilen arteko harremanen nondik norakoak aztertuko dira eguneroko saioetan.

Horrez gain, Euskal Herriko gazteek dituzten kezken inguruan arituko dira solasean, eta gaur egun kalean nagusi diren gazteen gaiak jorratuko dituzte. Hala ere, adin guztientzako telesaioa izan nahi du.

Horrez gain, laguntzaile bereziak izango dituzte: saioko Kuxkuxeroak izango direnak. Bere betebeharra, koadrila kideen alde edo kontra egitea izango da. Kuxkuxeroak Nakor -'El Conquistador del Fin del Mundo'-ko irabazle izan zena- eta Amaia Puertas -azken edizioko lehiakidea- izango dira.

Aurkezlea, Julen Telleria, tolosarra da eta Gaztea irratiko 'Akabo bakea' saioan esatari jardundakoa. Hauxe du lehenengo lana telebistan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos