Borrar

Tradizioak izan ditu ardatz Jakin aldizkariaren 268. zenbakiak

Bi artikulu luze, mahai-inguru baten ondorioak eta hausnarketak eta hiru kolaborzio jaso dira

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 25 de junio 2025, 12:35

Uda dela-eta atozen hilabeteetan festen bueltan nabarmendu ohi diren tradizioak izan ditu ardatz Jakin aldizkariaren 268. zenbakiak. Eduki aldetik lehenik bi artikulu luze dira, batetik Ilargi Bengoetxea Gartziak antropologiatik eta historiografiatik helduta; bestetik Ion Celestinok, bere musikari esperientziatik.

Bengoetxeak historia garaikideko tradizioen inguruko ikerketa historiko eta antropologiko nagusien azterketa egiten du 'Tradizioak gudu zelai, borroka eremu' testuak, eta tradizioek, ordena soziala bermatu ez ezik, bake soziala apurtu egin izan dutela ere azaltzen du.

Bestetik, Celestinok urteetako gogoeta zein praktika kolektiboak iturri, tradiziozko euskal musikaz dihardu 'Hil zara: euskal musika-lengoaia bat pentsatzeko tesiak. Tradizioa luar pila gisa' artikuluan: zer den, nola eta zertarako ezagutu eta baliatu, modernitatearekin eta kultur industria delakoarekin dituen tentsioak... eta komunitate bezala zer potentzial dakarkigun ere landu du.

«Nondik dator tradizioa eta zer dakar berekin? Nork ezartzen du zer hartuko den tradiziotzat? Berrikuntzarekiko zer tentsio sortzen du haren transmisioak? Zer haustura?». Galdera horien bueltako ikuspegiak, iritziak eta bestelakoak Sustrai Colinak gidatutako mahai inguruan tradizioaren eta sorkuntzaren inguruko harremanaz bost kultur sortzailek, Ihitz Iriart, Aner Peritz, Danele Sarriugarte, Ibon Rodriguez eta Oier Zuñigak, egindako mahai-inguruak osatu ditu.

Azkenik, Egunen gurpilean saileko hiru kolaboratzaileen testuak: Shu Otero, Jokin Bergara Eguren eta Cira Crespo.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tradizioak izan ditu ardatz Jakin aldizkariaren 268. zenbakiak

Tradizioak izan ditu ardatz Jakin aldizkariaren 268. zenbakiak