Toni Morrisonen unibertso literarioaren gaurkotasuna

Morrison idazlea/EP
Morrison idazlea / EP

Hil egin da idazle, pentsalari eta ekintzaile feminista. Arrazakeria, zapalkuntza eta, oro har, estatubatuar gizarteko barne gatazkak salatu zituen bere lanetan. Euskaratu dituzte horietako batzuk, eta baita beste batzuk sareratu ere

DVDonostia

Denborak atzean uzten ez dituen izen horietakoa da Toni Morrisonena. Pentsalari eta ekintzaile feminista, arrazakeria, zapalkuntza eta, oro har, estatubatuar gizarteko barne gatazkak salatu zituen bere lan literarioetan. Nobelagintza landu zuen batik bat, nahiz eta antzezlanak, haurrentzako literatura edota istorio laburrak ere sortu zituen, besteak beste. 1993an, Literaturako Nobel saria jasotako lehen emakume afro-amerikarra bilakatu zen, eta bakarra oraingoz. 88 urterekin zendu da, astelehen honetan, hilak 5.

Ez du lortu bizitzea arrazakeria eta genero bazterkeriarik gabeko gizartea. Morrisonen liburuek Estatu Batuetako gizartearen egoera aztertzen dute, emakumeena eta afro-amerikarrena, zehazki. Idatzi zuen lehen eleberria 'The Bluest Eye' (1970) edo 'Begirik urdinena' da. Bertan, Pecola izeneko haur beltzak begi urdinak nahi ditu, beste haur zurien antzera. Aitak bortxatu egingo du, eta zoramenera eramango du horrek.

Ondoren kaleratu zituen 'Sula' (1973), 'Song of Solomon' (1977, 'Solomonen abestia'), 'Tar baby' (1981, 'Bikezko haurra'), 'Beloved' (1987, 'Maitea') eta 'Jazz' (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi zuen, 'Whitness and the Literary Imagination' (1992, 'Zuritasuna eta literatura irudimena'), eta baita hainbat ipuin eta istorio labur ere. 1988an Pulitzer saria irabazi zuen 'Maitea' lanagatik, eta Literaturako Nobel Saria, 1933an.

Euskaraz irakurri daitezke bere 'Beloved', 'Maitea' (Alberdania, 2004) izenburupean euskaratutakoa eta 'Gaueko hitzak' (Erein, 1995). Hala ere, badira sarean doan irakurgai dauden bere liburuak, gaztelaniaz.

'Jazz' eleberria , 'Amor', 'La canción de Salomón', 'La noche de los niños' eta 'Una bendición' eskuragarri daude doako formatuan.

Kritikari zein irakurleek gurtutako idazlea izan da Morrison, Akademiaren baitan zein kanpoan lortu duena jendearenganaino heltzea. Howardeko Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Albanyko eta Princetongo unibertsitateetako irakasle izan zen, eta baita New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria ere. Berak bultzatuta lortu dute zenbait idazle gaztek ikusgarritasuna, eta berak emandako bultzadari esker sortu dituzte, baita ere, Muhammad Ali eta Angela Davis afroamerikarren autobiografiak. Gaurkotasun handiko begirada da Morrisonena. Bizi-bizirik dirau.

Temas

Euskera