Thalia Zedek eta Anarik banda, kantuak eta agertokia erdibanatuko dituzte

Anari eta Thalia./ bidehuts
Anari eta Thalia. / bidehuts

Anariren bandak lagunduta, bi musikarien kantuak nahastuko dituzte urrian eskainiko dituzten lau kontzertuetan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Thalia Zedek musikari estatubatuarrak Anari Alberdirekin batera bira egingo du urrian. Lau kontzertu eskainiko dituzte bi musikariek; eskuz-esku arituko dira, Anariren bandaren laguntza Thalia eta kantugile euskaldunaren abestiak joko dituztelarik.

Otsailean izan ziren elkarrekin, Gernikan, Anari eta Thalia Zedek, norbera bere taldearekin. Orduan bien artean sortu zen miresmenak pizturiko harremanari esker, urrian kontzertu sorta berezia eskainiko dute Bilbon, Gasteizen, Azkoitian eta donostian.

Bi kantugile dituen talde bakarra bailiran ariko dira Mikel, Drake, Ander eta Mariano, Anariren taldea, lagun dituztela. Aldi beran agertokian bata zein bestearen kantuak segidan jotzen.

Kontzertuak

Urriak 2
Bilbo, Kafe Antzokia (Kutxa Beltza).
Urriak 3
Gasteiz, Jimmy Jazz.
Urriak 4
Azkoitia, Mataderoa.
Urriak 6
Donostia, Le Bukowski.

Thalia Zedek

1961 urtean Washington hirian jaioa, 70. hamarkadako punk goiztiarra izan zuen bidelagun nerabezaroan. Lehen proiektuak izan ziren White Women eta Dangerous Birds-en pop kutsuak alde batera utzi zituen soinu indartsuago eta zikinago bat lortu nahian, bere Patti Smith kuttunaren ereduari jarraiki.

Live Skull eta Uzi taldeetan aritu da Zedek, agertoki alternatiboan zeresan izan zutenak. 2004 urtean 'Trust Not Those in Whome Without Some Touch of Madness' diskoa Thrill Jockey zigiluaren —Elena Setién musikari donostiarra berriki fitxatu duena— babesarekin kaleratu zuenetik, disketxearekin argitaratu ditu bere lan luze zein motz denak.