Borrar
nahia garat

'Tarara' eta 'Oihana' euskarazko antzezlanak ikusgai Donostian

Hika Teatroaren 'Tarara' hilaren 12an euskaraz eta 13an gaztelaniaz ikusi ahal izango da Victoria Eugenian, eta dantza eta antzerkia uztartzen dituen 'Oihana', berriz, 14ean eta 15ean Antzoki Zaharrean

m. imaz

Astelehena, 9 maiatza 2022, 14:15

Comenta

Donostiatik kanpo estreinatutako bi lan helduko dira hurrengo egunotan Gipuzkoako hiriburuko bi antzoki nagusietara. Hika Teatroaren 'Tarara' Victoria Eugenian taularatuko dute ostegun eta ostiralean. Itzuli, Atx Teatroa eta El Punto Guneak ekoitzitako 'Oihana. Sorginak ote dira?', dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna, berriz, Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da larunbatean eta igandean.

'Tarara' -'La Tarara' biharamunean, maiatzaren 13an, eskainiko den gaztelaniazko bertsioan-, urtarrilean estreinatu zen Bilboko Arriaga Antzokian. 2019an SGAE Ana Diosdado antzerki saria irabazi zuen Josi Alvaradoren testua da ikuskizunaren oinarri nagusia, eta Agurtzane Intxaurragarena dramaturgia eta zuzendaritza. Aktore zerrenda, berriz, Kepa Errastik, Jurdana Otxoak, tItziar Ituñok/Eneritz Artetxek, Jose Cruz Gurrutxagak, Adrián García de los Ojos / Iñar Sastrek eta Sandra Ferrúsek / Tania Fornielesek.

Rosa Bilboko San Frantzisko auzoan -eta bere fantasiazko munduan-, bizi den haur biolin-jotzaile bat da. La Tararak, emakume prostituta batek, lagundu egiten dio neskatoari bere mamuen kontrako borrokan. Antzezlanean, Rosa heldua eta Rosa haurra elkarrekin nahasten dira oroitzapenen joan-etorrian, hegaldaka baitabiltza doi-doi sumatzen den sekretu baten gainean, thrillerretik ere baduelako antzezlanak. Egun bietan, 12an euskaraz eta 13an gaztelaniaz, 19:30ean izango da emanaldia. Sarrerak salgai daude.

Transmisioaren inguruan

'Oihana. Sorginak ote dira?' otsailean taularatu zen lehen aldiz Angeluko Quintaou antzokian, Scène National du Sud Aquitain-en. 10-12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako lana, sustatzaileen hitzetan, «ibilbide errituala da, erdigunean, feminismoa, elkartasuna eta maitasuna pausatzen dituelarik. Biharamun eguzkitsu batekin amesten dugulako». Eko-feminismoa, hizkuntzaren gaitasun magikoa, zientzia-fikzioa utopikoa... Iturri askotatik edaten du eta «dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu», publiko zabal batengana heltzeko asmoarekin.

Honela laburbildu dute taula gainean gertatzen dena: «Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera».

Mugaz gaindiko ekoizpena da 'Oihana', Baionako Itzuliren, Nafarroako El Punto gunearen eta Bilboko Atx Teatroaren arteko elkarlanaren emaitza. Maryse Urrutirena da testua, eta zuzendaria ere beraxe da. Antzezleak Bárbara Rivas zumarragarra, Arantxa Hirigoyen eta Joana Olasagasti dira, eta musika Paula Olazena da. Francisco Dussourdena eszenografia, eta koreografiak Eneko Gil errenteriarrarenak. Egun bietan 19:30ean antzeztuko da 'Oihana' Antzoki Zaharrean. Sarrerak salgai daude.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Tarara' eta 'Oihana' euskarazko antzezlanak ikusgai Donostian

'Tarara' eta 'Oihana' euskarazko antzezlanak ikusgai Donostian