Borrar
2024an Usoa Fullaondok garatu eta finalista izan zen proiektuko irudia. Getxo Kultura/ Usoa Fullaondo
Getxoarte

Sonia Bouso, Eider Moreno eta Maria Aztiriak proposamen bana landuko dute Getxoko egonaldian

5.000 eurona jasoko dituzte ikerketak egiteko, eta, lana amaitu ondoren, hiru proiektuetako bat aukeratuko da, azaroan ekoitzi eta zentro bereko erakusketa aretoan erakusteko

J. A.

Miércoles, 4 de junio 2025, 15:05

Sonia Bouso, Eider Moreno eta Maria Aztiria artisten proposamenak hautatu ditu Getxoarte egonaldi-beken seigarren edizioko epaimahaiak eta aste honetatik aurrera Romo Kultur Etxean bost astez garatu ahalko dute. Bakoitzak 5.000 euro jasoko dituzte beren ikerketak egiteko, eta, lana amaitu ondoren, hiru proiektuetako bat aukeratuko da, azaroan ekoitzi eta zentro bereko erakusketa aretoan erakusteko. Horretarako, beste 10.000 euro bideratuko dira, Getxoko Kultur Etxetik jakinarazi dutenez.

Lehenengo proiektua Sonia Bousoren 'Cartografías de lo ausente' izeneko proposamena da, «mundua ulertzeko eta interpretatzeko zientziaren eta artearen ezinbesteko izaeran oinarritua». Naturarekiko loturatik, kartografiarekiko pasiotik eta ikebana lore apainketa japoniarraren artearekiko erakarpenetik abiatuta, artistak Getxoko ondare natural eta geologikoari buruzko hainbat esku hartze artistiko iragankor egitea planteatu du, gerora argazkien bidez islatuko liratekeenak.

Bestalde, Eider Morenoren 'Apurtu' argazki proiektuak Lemoizko zentral nuklearraren irekierak 1970eko eta 1980ko hamarkadetan sortu zuen gatazka sozialean sakontzea du helburu, indarkeria sozialeko ekintzak eta paisaian oraindik irauten duen azpiegitura bat eraikitzeak ekarri zuen indarkeria naturala kontrajarriz. Artxibo historiko-fotografikoa eta memoria erreferentzia nagusitzat hartuta, sortzaileak ibilbide bisuala proposatu du, gaiak eskatzen dituen konplexutasunari eta sentsibilitateari aurre egiteko erronka duena. Horretarako, apurtutako irudia erabiltzen du, pixelatua, haustura eta proportzionaltasun eza erakusteko gai dena, indarkerien arteko konfrontazioa azpimarratzeko balio duena.

Azken proposamena Maria Aztiriaren 'Formas de convivencia' da, eta Getxoko eguneroko bizitzaren parte den aniztasunari balioa eta ikusgarritasuna ematea du helburu, udalerrian elkarrekin bizi diren istorioen, jatorrien eta bizimoduen aberastasunari balioa emanez. Forma geometrikoetan eta koloreetan oinarritutako proposamen artistiko baten bidez, proiektuak nahasketa hori ikusarazi nahi du, tokiko identitatearen funtsezko zati gisa. Abstrakzio geometrikotik abiatuta, pertsona desberdinek espazio bera nola partekatu, el

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sonia Bouso, Eider Moreno eta Maria Aztiriak proposamen bana landuko dute Getxoko egonaldian

Sonia Bouso, Eider Moreno eta Maria Aztiriak proposamen bana landuko dute Getxoko egonaldian