Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
'Asterix eta Obelix: Buruzagien borroka' saioko frame bat. Netflix
'Asterix eta Obelix: Buruzagien borroka' marrazki bizidunetako saioa, euskaraz Netflixen

'Asterix eta Obelix: Buruzagien borroka' marrazki bizidunetako saioa, euskaraz Netflixen

Panoramix herriko druidak edabe magikoa nola prestatu ahazten duenean, Asterix, Obelix eta galiarrek modu berriak aurkitu beharko dituzte erromatar menderatzaileak galbidean mantentzeko

J. Agirre

Miércoles, 30 de abril 2025, 12:55

Asterix eta Obelix aipatuta oroitzapen mordoa piztuko zaizkio belaunaldi bati. Direla komikiak irakurri eta irakurri igarotako arratsaldeak, direla pelikulak ikusi eta bi gerlari galiarren zein herrixkako biztanleen abentura eta desbenturak ikustean gozatu zutelako. Gainera, denak ziren euskaraz ikusteko moduan. Euskara elegante, jaso baina oso gertukoarekin. Uderzok eta Goscinnyk sortuak, ederki itzuliak izan dira hainbatetan, azkena Maddalen Arzallus bertsolari eta aurkezleak.

Orain, belaunaldi berriagoei begira -beno, eta besteei ere, noski-, 'Asterix eta Obelix: Buruzagien borroka' marrazki bizidunetako saioa batuko da zerrenda. Ez da albiste batere makala. Netflix ordainpeko plataforman izango da ikusgai. Hala jakinarazi du sare sozialen bidez Pantailak Euskaraz plataformak.

Komikien zein pelikulen zaleek argumentua ezaguna izango dute. Panoramix herriko druidak edabe magikoa nola prestatu ahazten duenean, Asterix, Obelix eta galiarrek modu berriak aurkitu beharko dituzte erromatar menderatzaileak galbidean mantentzeko. Druidak memoria zergatik galdu zuen, Obelixek zerikusirik izan duen -eta nola, konpontzeko zein burutazio berezi izango dituen, herritarrek biziko duten kaosa edota Asterixek buruari nola emango dion jakiteko, onena ikus-entzunezkoaz gozatzea. Buruzagien arteko borroka ahaztu gabe, noski.

Familia osoarentzako proposamena, gainera 3D estiloko marrazkien bidez datoz. Bost atal, bakoitza 30 minutukoak, denak Alain Chabat eta Fabrice Joubert Frantziako sortzaileek zuzenduak. Gidoiak Chabatekan dira Benoit Ouillon eta Pierre-Alain Blochekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Asterix eta Obelix: Buruzagien borroka' marrazki bizidunetako saioa, euskaraz Netflixen