Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Programa jasotzen duen paperezko liburuxka asteazken honetatik aurrera jaso daiteke hainbat puntutan.
Interes handia piztu dute datorren astean hasiko diren Iruñeko 72-22 Topaketek

Interes handia piztu dute datorren astean hasiko diren Iruñeko 72-22 Topaketek

Urriaren 6tik 18ra egingo dira, orain dela 50 urte egin zirenak gogoan, eta dagoeneko 3.000 gonbidapen baino gehiago jaso dira ekitaldi desberdinetan parte hartzeko

m. imaz

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 13:13

Astebete pasatxo falta da Iruñeko 72-22 Topaketak hasteko, urriaren 6tik 18ra egingo baitira Iruñeko 1972ko Topaketen 50. urteurrena gogoratu eta «gure komunitatearen dimentsio kultural berri bat ekarriko duen» abiapuntu bat ezartzeko asmoarekin. Izan ere, duela mende erdi abangoardiaren bilgune izan ziren frankismo betean egin ziren topaketa haiek. 2022ko Topaketen xedea, orduko haiek egindako ekarpena berriro aintzat hartzeaz gain, gaur egungo munduari buruzko gogoeta sustatzea da, «modu iraunkor eta berritzailean, baita eraldatzailean ere, dimentsio etikoa eskaintzeko eta herritartasun kritikoa bultzatzeko gai izango dena».

Horretarako, hainbat diziplina uztartuta, «Iruñea pentsamenduaren, artearen eta kulturaren gune bihurtuko duen ekitaldia Europarra hamahiru egun biziz». Egitarau zabal eta erakargarria webgunean kontsulta daiteke, baina gaurtik aurrera paperean ere jaso daiteke Iruñeko hainbat puntutan (kulturgune eta liburu-denda nagusietan, besteak beste).

Momentuz, antolatzaileek ohar baten bitartez nabarmendu dutenez, herritarren artean interes handia piztu dute Topaketek, eta dagoeneko 3.000 gonbidapen baino gehiago erretiratu dira elkarrizketa, jarduera eta ikuskizunetara joateko. Jarduera guztiak doakoak dira, jarduera artistiko batzuk izan ezik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Interes handia piztu dute datorren astean hasiko diren Iruñeko 72-22 Topaketek