Borrar
Julio Soto finalean, kantari. Josu Santesteban

Seigarrenez jantzi du Nafarroako txapela Julio Sotok; Eneko Lazkoz bigarren

Alaitz Rekondo, hamabi urtez Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandakoak, jantzi dio txapela 2.350 bertsozaleren aurrean

J. Agirre

Larunbata, 2 abendua 2023, 23:06

Comenta

Seigarrenez jantzi zuen atzo Julio Soto Ezkurdiak (Gorriti, 1987) txapela buruz burukoan Eneko Lazkozi gailendu eta 1.048 puntu pilatu ostean. Hala ere lehia estua izan zen eta azken unera arte ez zen argi jakin nor izendatuko zuen epaimahaiak 2023ko txapeldun. Zozketak erabakitako ordenean aritu ziren kantari bertsolariak: Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi, Lazkoz, Saats Karasatorre, Sarai Robles eta Soto.

Eneko Lazkozek bigarren amaitu zuen 1045,5 punturekin. Jarraian sailkatu ziren Xabat Illarregi (635,5), Joanes Illarregi (601), 2021eko txapelketako txapelduna, Saioa Alkaiza (594), Josu Sanjurjo (569,5), Saats Karasatorre (556) eta Sarai Robles (550,5). Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi zion txapela irabazleari, inoizko Nafarroako finalik jendetsuenean. Izan ere atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian 2.350 bertsozale bildu ziren, eta giroa espero bezalakoa izan zen: ederra.

Ainhoa Larretxeak aurkezle eta Ander Aranburu gai-jartzaile lanak egindako ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasi zen eta bost lanei egin behar izan zieten aurre zortzi bertsolariek: binaka zortziko handian, binaka zortziko txikian, banaka puntu erantzunean, binaka hamarreko txikian, eta banaka bakarkako lanean. Hauen amaieran Lazkozek eta Sotok pilatu zituzten puntu gehien eta buruz-burukora igaro ziren. Atal honetan, puntuka eta seiko motzean aritu ziren hasieran, eta ganbarako lanarekin bukatu zuten eguneko saio puntuagarria.

Hamaikatik sei

Lan guztiak amaituta iragarri zuten txapeldunaren izena eta seigarrenez txalotu zuten nafar bertsozaleek Sotoren garaipena 2010, 2011, 2015, 2017 eta 2019an lortutakoen ostean. Orotara txapelketako hamaikagarren finala zen atzokoa, lehena 2006an.

Bere aldetik, Lazkozek zortzigarrena zuen, hirugarren finala Illarregi anaientzat, eta bigarren finala Sanjurjo eta Alkaizarantzat. Lehena, berriz, Saats Karasatorre eta Sarai Roblesentzat.

Iragan urriaren 7an abiatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruritan, eta, bertsolaritza Nafarroa osora hedatzea helburu izanik, lurraldea alderik alde zeharkatu du bi hilabetez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Seigarrenez jantzi du Nafarroako txapela Julio Sotok; Eneko Lazkoz bigarren

Seigarrenez jantzi du Nafarroako txapela Julio Sotok; Eneko Lazkoz bigarren