Borrar
Hur gorostiaga, Seaskaren zuzendaria. Jose Usoz / DV
Seaskak irabazi du aurtengo Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara saria

Seaskak irabazi du aurtengo Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara saria

Berria, Hamaika TB edo Udako Euskal Unibertsitatea, besteak beste, saritu dituzte iraganean

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 24 de agosto 2019, 15:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Aste Nagusiko ostegunean, arratsaldeko 17:00etan, Hau Pittu Hau euskaldunon Konpartsak, urtero bezala, Euskara Saria eman zuen. Seaska Iparraldeko Ikastolen Federazioa izan da aurtengo saritua.

Sari honen bidez, euskararen alde egindako lana aitortu eta saritu nahi izaten dute. «Gure herrian pertsona zein elkarte asko dira euskararen aldeko lana egiten dutenak. Askotan lan horren arrakasta eta oihartzuna ez da behar den moduan aitortzen. Batzuetan lan hori ezezaguna delako edo, horren ezaguna denez, erabateko normaltasunez ikusten dugulako».

Hau Pittu Hau konpartsak, hutsune txiki hori umiltasunez bete nahian, Euskara Saria sortu zuen orain dela urte batzuk. Sari honen asmo nagusia Euskararen garapena, normalizazioa eta ofizialtasunaren aldeko lan bikaina egin duen elkarte edo pertsonak saritzea da. Horretarako makila bat oparitzen diete irabazleari, bere ibilbidean makulu gisa lagun diezaion.

Saritua nor den aukeratzeko, konpartsakideek hautagai batzuk aukeratu eta haien artean bat hautatzen dute. 2003 urtean eman zuten lehen aldiz eta, beste urteetako saridunen artean, UEMA, Berria, UEU edo Hamaika TB egon dira. Aurtengo sariduna Seaska Ikastolen federazioa izan da.

Seaska Ikastolen Federazioa

1969 urtean, guraso talde batek Seaska 1901 legepean den elkartearen babesean 5 ikasleentzako lehenbiziko ikastola ireki zuen Arrangoitzen, Iparraldean. Elkarte berriak elebitasun orekatua eskuratzeko helburua duen hezkuntz eredua bultzatzea proposatzen du. Helburu horrek pedagogia metodo bereziak eta aintzindariak behar ditu.

Ipar Euskal Herriko 34 ikastolak (lehen mailako 31 ikastolak, hiru kolegioak eta lizeoa) SEASKA federazioaren kide dira. Ikastolak Hezkunde Ministeritzari lotuak dira elkarte kontratupeko eskola pribatuko estatutuaren bidez. Bi mila ikasle baino gehiago eskolatuak dira ikastoletan, ama eskolatik Terminalera.

Guraso guziek beren ikastola kudeatzen duen tokiko elkartearen bizian parte hartzeko aukera dute baita ere ikastola mugimendua egituratzeko eta garatzeko erabakiak hartzen dituen federazio mailan. Herri Urrats bestak, jardunaldi pedagogikoek, hitzaldiek, kontzertuek eta horrelako ekintzek elkarte dinamika aberats eta bizia islatzen dute.

Ikastolek harremanak dituzte Hegoaldeko ikastolekin nahiz frantses estatuan murgiltze eredua garatzen duten beste elkarte eskolekin (bretoin, okzitandar, katalan eta alsaziar eskolekin).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios