Sari bikoitza izan du Urko Urrutikoetxeak Booktuberboom_+ lehiaketan

Zornotzar gazteak publikoaren saria ez ezik epaimahaiak emandako lehen saria ere irabazi du. Bigarrena Eukene Ciriza gazteiztarrentzat izan da

Miércoles, 21 de diciembre 2022, 18:21

Urko Urrutikoetxea Fernandez eta Eukene Ciriza Soto gailendu dira Booktuberboom_+ Lehiaketaren VI. edizioan. EAEko 14-18 urte bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuz jaio zen 2017an Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa , eta 2022ko irailetik abendura bitarte gauzatu da VI. edizioa. Egitasmoaren baitan, lehenengo edizioekin ereindako Euskal Booktuber Komunitatearen lehen hazia ureztatzen jarraitzeko asmoz, VI. edizioa antolatu da aurten.

Publicidad

Hiru sari izan dira jokoan: publikoaren saria eta epaimahaiaren lehen eta bigarren sariak. Orotara 21 booktube jaso dira eta horietatik zazpik egin dute publiko haien lana. Hortaz, publikoaren saria irabazteko lehian 7 parte-hartzaile izan dira. Publikoak booktube gustukoena bozkatzeko bi asteko epea izan du eta guztira 934 bozka eman dira. Urko Urrutikoetxea zornotzarra izan da irabazlea 264 bozkari esker. Josu Martinezen 'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburuari buruzko booktubearekin irabazi du Urkok. Booktubea ikusgai da Booktuberboom_+ kanalean.

Epaimahaiaren sari nagusiari dagokionez, sariduna Urko Urrutikoetxea bera izan da. Epaimahaiaren hitzetan, «oso booktube interesgarria da hasiera-hasieratik. Puntu makarra bat du, baina oso ondo josten da liburuaren gaiarekin. Asko zaindu du ingurua ere, beste askok ez bezala. Liburuko pasarte desberdinak ere erakusten dizkigu eta musikarekin asko jokatzen du, elementu esanguratsua liburu honetan. Oro har, bere azalpenak oso argiak dira eta naturaltasun handiz hitz egiten du.»

Epaimahaiaren bigarren saria Eukene Ciriza Soto gasteiztarrari egokitu zaio. Iñaki Irasizabalen 'Igelak benetan hiltzen dira' liburua izan du hizpide modu pribatuan bidali duen booktubean eta epaimahaiaren ustez, «edizio gehiegirik gabeko bideoa izan arren, erakargarria da. Liburu maitalea dela esaten du hasiera-hasieratik eta liburu-maitaleei zuzentzen dela. Oso alai agertzen da eta hori pozgarria da, are gehiago liburuez ari garenean. Liburuaren kontakizuna egiten du, misteriozko musika eta guzti. Amaieran eLiburutegiaren aipamena egiten du. Amaierako esaldia ere potoloa da: «benetan disfrutatu liburuek sortzen dituzten mundu eta unibertso berriez». Bere pasioarekin bideoak dituen gabezia txikiak konpentsatzen ditu eta Galtzagorri Elkartearen helburu nagusiak betetzen ditu: liburuekiko pasioa eta irakurzaletasuna sustatzea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad