Borrar
2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Santurtzik banatuko du finaleko bigarren txartela

Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Jone Uria, Txaber Altube, Mikel Goiriena eta Unai Mendiburuariko dira kantuan

I. Mendia

Ostirala, 17 azaroa 2023, 10:00

Comenta

Urriaren 1ean abiatu zen 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta azken txanpan sartuko da aste honetan abenduaren 16an Miribillan izango den finalari begira lehiatuko den bigarren finalaurrekoan. Pasa den larunbatean Xabat Galletebeitia lekeitiarrak lortu zuen lehen txartela nagusitu zen Berrizeko saioan eta bihar Aitor Bizkarrak, Bittor Altubek, Jone Uriak, Txaber Altubek, Mikel Goirienak eta Unai Mendiburuk bilatuko dute bigarrena Santurtziko Serantes kultur aretoan.

Saioa 17:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian; saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Serantes kultur aretoko txarteldegian egongo dira salgai, 16:00etatik aurrera. Gai jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea arituko da, eta Ander Arrien, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi Urizar izango dira epaileak. Idazkari lanak Itziar Basterretxeak egingo ditu.

Galletebeitiaz gain Gorka Pagonabarraga (604 puntu), Aitor Etxebarriazarraga (585,5), Eneko Abasolo 'Abarkas' (550,5), Koldo Gezuraga (549,5) eta Iruri Altzerreka (548,5) ere izan ziren, aldiz, hauek azaroaren 25a arte itxaron beharko dute puntu hurrenkeraren arabera txapelaren lehian izango diren jakiteko. Orduan izango baita hirugarren eta azken finalaurrekoa Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita ariko dira kantuan Lemoan Idoia Anzorandiak jarritako gaiekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santurtzik banatuko du finaleko bigarren txartela

Santurtzik banatuko du finaleko bigarren txartela