Santiago Oinandia ikerketa bekarako deialdia egin du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Santiago Oinandia ikerketa bekarako deialdia egin du Amorebieta-Etxanoko Udalak
Amorebieta-Etxanoko udala.

Euskal Literaturaren alorrean ikerketa sustatzea du xede dirulaguntzak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Amorebieta-Etxanoko Udalak lehenengoz 1989an atondu zuen Santiago Onaindia ikerketa beka, euskal idazle eta ikerlari handiaren omenez. Euskal literaturaren arloan ikerketa sustatzeko asmoz sortu zen eta arlo hori lantzen duten aztertzaileei zuzenduta dago.

Halatan ere, beharrok ez zuten argirik ikusi 1995era arte. Urte hartan jo zuen Udalak Labayru Ikastegira eta, ordurik hona, elkarlanean jardun dute bi erakundeek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. 2005az geroztik Ametx erakunde autonomoaren bidez egiten du Amorebieta-Etxanoko Udalak deialdia bi urterik behin.

Urtebetekoa izaten da lana burutzeko epea. Azkeneko deialdian Lourdes Otaegi Imazek eta Garazi Otxagabia Letamendiak lortu zuten dirulaguntza 'Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan' proiektuarekin. Miren Ibarluzea Santisteban, Pio Perez Aldasoro, Beñat Sarasola, Gorka Mercero Altzugarai, besteak beste, izan dira aurreko edizioetako bekadunak.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 13an agortuko da. Ametx erakunde autonomoko presidentziak epaimahaia izendatuko du, beka honen xede den diziplinako espezialisten artean. Bekaren emakidaren emaitza, dokumentazio aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan jakinaraziko da. Epaimahaiak Bekaren esleipena hutsik utz dezake, bere iritziz aurkeztutako lanek ez badituzte beharrezkoak diren baldintzak eta bermeak betetzen. Informazio guztia udalaren webgunean.