Kontzertu «ezberdina» egingo du Berri Txarrak taldeak Kobetamendin

«Etenaldi mugagabea» egingo du talde nafarrak Ikusi Arte Tour bira egin eta gero/DV
«Etenaldi mugagabea» egingo du talde nafarrak Ikusi Arte Tour bira egin eta gero / DV

Uztailaren 14an, Bilbon egingo dute «inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia»: Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, hilaren 8an

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Berri Txarrak taldeak kontzertua emango du Bilboko Kobetamendin, uztailaren 14an. Taldeak jakinarazi du «ezohiko» kontzertua eskainiko duela uztailean, Bilboko Kobetamendin, Ikusi Arte Tour biraren baitan. Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, apirilaren 8an, eguerdiko 12:00etan, tickets.berritxarrak.net webgunean.

Talde nafarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxian agortu zirela kontuan hartuta emango dute kontzertua Kobetamendin, Bilbao BBK Live jaialdia bukatu eta hurrengo egunean.

«Hona inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia: Berri Txarrak zuzenean, Bilboko Kobetamendin, uztailaren 14an. Ezohiko saioa izango dela ere aurreratu diezazuekegu, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari garenetik ezberdina», adierazi du taldeak.

«Etenaldi mugagabea» egingo du talde nafarrak Ikusi Arte Tour bira egin eta gero, pasa den abenduan iragarri zutenez. Abenduaren 12an esan zuen hirukoteak «ziklo ahaztezin bat» itxiko dutela aurten, 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luze bat egin ondoren, «etenaldi mugagabea» egiteko.

Temas

Euskera