Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak, finalera
Gaur izango da azken finalaurrekoa eta finala azaroaren 29an Bilbon
I. Mendia
Miércoles, 22 de noviembre 2023, 12:26
BBK sariketako 31. edizioko lehen finalaurrekoa Getxoko Getxo Elkartegian lehiatu zen «oso giro onean» eta bi multzotako taldeak aritu ziren kantuan. Batetik, A multzotik, 'Sagutxo kaskarinak' -Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz- eta 'Txorikantariak' -Malen Bilbao, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia- taldeak; eta, bestetik, B multzotik, 'Bilboko Bertsolari Koittauak' -Unai Foruria, Maider Altuna eta Peru Irastorza- eta 'Pello Joxepak' -Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti- taldeak. Lehena 18 urtera arteko maila da eta bigarrena 2 urtera artekoena.
Publicidad
Saioa amaitzean 'Sagutxo kaskarinak' eta 'Pello Joxepak' taldeek batu zituzten puntu gehien Ander Arrien, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatutako epaimahaiak hala ebatzita eta beraz, Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalera sailkatu dira. Idazkari beharra Ander Elortegik egin zituen.
Asteazken honetan, azaroak 22, jokatuko dira Mungian BBK sariketako hurrengo finalaurrekoak. Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko 'Zallako Anitzak' eta 'Errima ehiztariak' eta B multzoko 'Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek' eta 'Ba...Learen bertsoak' taldeak arituko dira kantuan.
Azneik finala Bilboko BBK Salan izango da, azaroaren 29an, 18.00etan. Orotara 50 bertsolari inguru aritu dira kantuan 2023ko edizioan, lehen aldiz bertsolarien harreman naturalen arabera sortutako taldeekin. Izan ere, aurrez Bizkaiko eskualdeetan oinarritzen zen osaketa. Saio guztiak eskola ordutegian egin dira, eta, beraz, ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak izan dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión