Saats Karasatorrek irabazitako Etxauriko saioan osatu da sailkatuen zerrenda
Bi aurrekanporaketen ostenan 24 bertsolari lehiatuko dira urriaren 7tik aurrera eta finala abenduaren 2an izango da
Miércoles, 14 de junio 2023, 11:46
Saats Karasatorre gailendu zen Etxauriko udaletxeko ganbaran jokatutako 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken aurrekanporaketan. 50 lagunen aurrean aritu zen kantuan Ainara Ieregi, Aitor Irastortza, Egoitz Gorosterrazu, Bittori Elizalde eta Eki Mateorenakin batera Ander Aranburuk jarritako gaiei. Hain jarduna puntuatu zuten Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltzak.
Publicidad
Etxauriko saioaren ostean horrela gelditu da aurrekanporaketa faseko sailkapena:
Sailkapena:
-
1. Saats Karasatorre 255,5 puntu
-
2. Urko Gartzia 246
-
3. Beñat Astiz 244,5
-
4. Eki Mateorena 244
-
5. Aitor Irastortza 238
-
6. Fernando Ziganda 235
-
7. Egoitz Gorosterrazu 228,5
-
8. Bittori Elizalde 220
-
9. Ainara Ieregi 216,5
-
10. Mintxo Astiz 195,5
-
11. Peio Ardaiz 185
-
12. Etxahun Azkarraga 175,5
Aurreko astean Urko Gartzia gailendu zen Larraungo saioan eta Karasatorrek bezala zuzeneko txartela erdietsi zuen. Haiekin batera igaro dute aurrekanporaketa fasea eta txapelketan lehiatuko dira puntuazio altuena lortu duten bost bertsolariak, hau da, Beñat Astiz, Eki Mateorena, Aitor Irastortza, Fernando Ziganda eta Egoitz Gorosterrazu.
Bi lehia hauen ostean Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023ko urriaren 7an abiatuko da. Han batuko zaizkie txartela lortu duten zazpi bertsolariei azken ekitaldian parte hartu zuten 17 bertsolariak. Hala, 24 bertsolarirekin abiatuko da azken txanpa, denek helburu izango dutelarik 2021ean Saioa Alkaizak lortu zuen txapela janztea. Orduan 995 puntu lortuta gailendu zen. Harekin izan ziren kantuan Eneko Lazkoz (992), Julio Soto (627,5), Joanes Ilarregi (596), Xabier Silveira (592,5), Xabat Ilarregi (582,5), Josu Sanjurjo (580,5) eta Eneko Fernández (573).
Azkenik, abenduaren 2an jokatuko da finala.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión