Ruper Ondorikak eskuratu du euskarazko disko onenaren saria

Ruper Ordorika, saria eskuetan duela/Javier García
Ruper Ordorika, saria eskuetan duela / Javier García

Izaro kantariak eman zion saria Ordorikari. Irabazteko hautagai ziren gainontzeko euskal taldeen artean Gatibu, Broken Brothers Brass Band, Revolta Permanent eta Izaki Gardenak zeuden

DVDonostia

Egin dute Espainiako Musika Independentearen MIN sarien banaketa ekitaldia, Madrilgo Teatro Circo Price aretoan. Aurten, Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria jaso duena Ruper Ordorika izan da, 'Bakarka' albumari esker. Horrez gain, gaueko irabazle nabarmena Morgan talde madrildarra izan da.

Ruper Ordorikak, saritutako diskoan, 40 urteko ibilbidean argitaratutako hamabi kantu berreskuratu eta ordena kronologikorik gabe bildu ditu. Gitarra eta ahotsa protagonista dira bere azken lan honetan. Atzoko zeremonian, Izaro abeslaria izan zen Ruperri saria emateaz arduratu zena. Irabazteko hautagai ziren gainontzeko euskal taldeen artean Gatibu, Broken Brothers Brass Band, Revolta Permanent eta Izaki Gardenak zeuden.

Sari banaketan protagonismo handiena eduki duena, aurtengoan, Morgan talde madrildarra izan da. Rock Albumik Onena, Zuzeneko Onena, Ekoizpen Onena, Artista Onena eta Album Onena izan ziren boskoteak irabazi zituen sariak. Kategoria hauetako batzuetan, izendatuta zeuden Atom Rhumba edota Belako euskal taldeei gailendu zaie.

Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak antolatzen dituen MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

Etxepare Euskal Institutuak 2014. urteaz geroztik babesten du Euskarazko Album Onenaren Saria MIN Sarietan, euskaraz egindako musikari estatu mailan ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Aurreko urteetan Berri Txarrak, Jabier Muguruza, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Delorean izan dira talde sarituak.

Temas

Euskera