Borrar
New Yorkeko Guggenheim museoa. Carlo Allegri / Reuters
Raquel Asensi eta Jon Gorospe artistek egonaldia egingo dute New Yorkeko Guggenheim museoan

Raquel Asensi eta Jon Gorospe artistek egonaldia egingo dute New Yorkeko Guggenheim museoan

Izen bereko museo bilbotarrak Solomon R. Guggenheim Foundation erakundearekin 2014ean sinatutako kudeaketa akordio berriaren baitan eskaintzen dira egonaldiak

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 7 de julio 2019, 13:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Raquel Asensi eta Jon Gorospe artista hasiberriak hautatu dituzte New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoak artista gazteentzat duen egonaldi programaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Urrian izango den egonaldian, bi artistek aukera izango dute ibilbide profesionalean aurrera egiteko, hiri estatubatuarreko arte giroa bertatik bertara aztertzeko eta artista, komisario eta arte erakundeak ezagutzeko, museoko profesionalen eskutik.

Bilboko Guggenheim museoko iturriek jakinarazi dutenez, egonaldi programa arrakastaz gauzatu da aurreko lau edizioetan, eta 2014ko abenduan museo bilbotarrak Solomon R. Guggenheim Foundation erakundearekin sinatutako kudeaketa akordioaren berritzearen baitan sartzen da.

Akordioaren arabera, bi erakundeek askotariko proiektuen bidez sakonduko dute lankidetza, eta, hain zuzen, egitasmo horien artean nabarmentzen da artista hasiberrientzako programa, bai eta Bilboko museoak udazkenero New Yorkera joateko antolatzen dituen bekak ere, EAEko graduatuei zuzendutakoak.

Carla Tobar eta Alain Urrutia 2015ean, Diego Vivanco eta Cristian Villavicencio 2016an, Gala Knörr eta Maite Pinto 2017an, eta Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi 2018an izan dira programaren baitan aurretik hautatu dituzten artista bikoteak.

ARTISTAK

Raquel Asensi (Barakaldo, 1989) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretako gradua amaitu zuen 2012an, eta Zeramika: Artea eta Funtzioa masterra 2015ean, biak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gaur egun, EHUko Ikerketa Arte Garaikidean doktorego programan ari da, ikuspegi feministak 1970eko eta 1980ko hamarkadetatik zeramika arloko praktika artistikoetan izan duen eraginaren gainean lanean.

Azken urteetan lan artistiko ezberdinak garatu ditu, eta Bizkaiko Aldundiko Ikus Arteen Beka eta BilbaoArteren Egoitza Beka lortu ditu, besteak beste. 2018an Ertibil Sarirako hautagai izan zen. 2019an, 2019 MH-UPV/EHU bekaren emaitza izan den 'Inadaptada Resistencia' erakusketa aurkeztu du Gasteizko Montehermoso Kulturunean, eta 'Objeto [In]quieto' BilbaoArten.

Bestalde, Jon Gorospek (Gasteiz, 1986) Oslo eta Gasteiz artean bizi eta lan egiten du. 2014an Arte Ikasketetako gradua amaitu zuen, diseinu grafikoan espezializatuta; ikasketak Gasteizko ADGEn gauzatu zituen, eta elkartrukea, aldiz, Lituaniako Vilnius Faculty of Arts-en egin zuen.

Antoine d'Agata, Xavier Rivas, Javier Rebollo, Jose Luis Guerin edo Pep Bonet bezalako izen handiko argazkilari eta zinemagileek emandako mintegiekin osatu du bere trebakuntza, eta bere lana aitortzen duten hainbat sari eta beka jaso ditu, besteak beste, argazkilari gazteentzako Tetrapack saria (2011-2012), Argazkilaritza Garaikidearen Galicia saria, Montehermoso ekoizpen saria 2014an, eta Albarracingo Argazkilaritza eta Kazetaritza beka.

Berriki 'Metrópolis' erakusketa aurkeztu du, Montehermosoko Proiektu Artistikoak hautatzeko urteroko deialdirako aukeratu baitute. 2020an Japoniara joango da Sasakawa Fundazioaren bekadun moduan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios