Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Miércoles, 27 de diciembre 2017, 11:25
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Donostiako dFERIA arte eszenikoen azokak iragarri du 2018ko ediziorako kartela hautatzeko lehiaketaren irabazlea Donostiako Pikazarri Studioko 'Romper el tabú' lana izan dela. Egilea Jon Mikel Fernandez Pikazarri da, eta kartelaren zentzua modu honetan azaldu du "tabuari buruz hitz egiteko, tabua hautsi behar da".
dFERIAren gai nagusia tabua izango da 2018an, gizatalde batek debekatu edo gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak bezala ulertuta. Tabuek jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz jendaurrean hitz egin.
Azokaren 2018ko edizioran antzerki eta dantzako 368 ikuskizunek eman dute izena, iaz baino %41 gehiago. Ikuskizunen jatorriari dagokionez, 45 Euskal Herrikoak dira, 273 Espainiakoak eta gainontzeko 50ak Frantzia, Argentina, Italia, Alemania eta Portugal moduko herrialdeetakoak. Aurkezturiko ikuskizun guztietatik, antolakuntzak 30 inguru aukeratuko ditu.
dFERIA azokak urtarrilaren hasieran jakinaraziko du 2018ko edizioaren programazioaren zati handiena. Datorren urteko edizioa martxoak 5etik 8ra bitartean izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.