IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa, Haritz Mujikarentzat
Bertsolari asteasuarrak «gaiari eman dion tratamendu originalagatik, darabilen teknikaren txukuntasunagatik eta sorta osoan mantentzen duen erritmo eta orekagatik» lortu du garaipena
Iker Mendia
Lunes, 3 de julio 2023, 12:23
Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak irabazi du aste-bukaera honetan IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa, Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak antolatua. Aurtengo edizioan Ahotsa izan da gaia eta Mujikak 'Ahotsaren historia' izenburuko sortarekin eskuratu du lehenengo saria «gaiari eman dion tratamendu originalagatik, darabilen teknikaren txukuntasunagatik eta sorta osoan mantentzen duen erritmo eta orekagatik» epaimahaiak azaldu zuenez.
Publicidad
Amaia Agirrek eskuratu du bigarren saria 'Ahotsak egiten gaitu nor' lanarekin. «Gaia lantzerakoan emandako hitzari atera dizkion aurpegien aniztasunagatik eta haietako bakoitza azaltzeko darabilen estiloagatik» saritu dute.
Gazteen mailan, Beñat Zeberio irabazi du Jaitz sortarekin. Epaimahaiak horrela azaldu du bere erabakia: «Kontakizuna egiteko erabili duen dotoreziagatik eta erabili duen teknika zorrotzagatik, emandako hitzaren bueltan beti». Bigarren saria, Amets Aizpuruak eskuratu du Bi hitz izeneko bertso-sortarekin «bertsoen txukuntasunagatik eta sorta osoan erakutsi duen orekagatik».
Mujikak ezin izan zuen sari banaketan egon kanpoan dabilelako orain. Majisteritzan graduatua, 2014an aritu zen lehen aldiz plazan eta 2015etik bertso eskoletako irakasle moduan aritu da lanean. Lau urte beranduago Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea Elkarteko koordinatzaile izendatu zuten. Umetan, eskolarteko bertsolari txapelketa ugari irabazi zituen, bai idatziz, baita bat-batean ere.
2022an izandako azken bertsolaritza txapelketan Gasteizen lehiatu zen lehen faseko laugarren saioan nagusitu eta zuzeneko txartela lortu zuen. Finalaurrekoetan Donibane Garazin lehiatu zen, baina ezin izan zuen hurrengo faserako txartela erdietsi.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión